Gazteria urtez urte, ikasleei eta euren familiei zuzendutako programak eskaintzen ditu, Txorierriko Mankomunitateko gazteen lan-aukerak hobetzeko helburuarekin; horretarako, enplegagarritasuna errazteaz gain, beharrezko judizio-elementuak ematen dizkiete, euren ikasketak bidera ditzaten etorkizun profesionalera, euren aurreikuspenekin bat.
Gure programak
Zure bertsio onenari forma ematen lagunduko dizugu.
Ezagutu aukeratzeko
Ideien lehiaketa
Kontratatzeko laguntzak
Gazteen mugikortasuna


Ezagutu aukeratzeko
Abiatu zure etorkizunerantz.
Eskainiko dizugun tresnen sortak zure ibilbide profesionala aukeratzen lagunduko dizu ikuspegi errealistago batetik.
“Ezagutu aukeratzeko” prestakuntzara bideratutako orientazio-programa da, eta Txorierri eskualdeko udalerrietan erroldatutako ikasle eta familiei dago zuzenduta, profesionalekin batera lanpostuak ezagutarazteko xedearekin.
Helburua da tresnak eskaintzea, euren ikasketa profesionalak ezagutza handiagoekin aukeratu ahal izan ditzaten. Programak zenbait jarduera barne hartzen ditu ikasturtean zehar.

Familientzako informazio-jardunaldia
DBHko laugarren mailako ikasleen gurasoek parte hartzen dute familientzako orientazio-jardunaldietan, euren seme-alabek aukera ditzaketen prestakuntza-ibilbideak ezagutzeko, izan goi-mailako ikasketak, prestakuntza-zikloak edo unibertsitate-graduak.
Azaroaren 21ean egiten da Derioko Kultur Birikan.
Txorierriko DBHko laugarren mailako ikasle baten aita edo ama bazara, eman izena.

Konexioak profesionalekin
Zenbait sektoretako profesionalek parte hartzen dute batxilergoko ikasleekiko konexiotan, hiru egunetan zehar, bai aurrez aurre eta bai online.
Euren ibilbidearen berri ematen diete, batxilergoan ikasten zutenetik, baita ikasketen, lehen lan-aukeren eta egungo lanpostuaren berri ere.
Abenduan egingo da.

Sektoreko mahaiak
Sektore zientifiko eta teknologikoko profesionalek lan egiten duten enpresek eskatzen dituzten lanpostuen eta lanbideen berri ematen dute.
Batxilergoko lehen mailako ikasleentzat.
Urtarrilean egingo da Politeknika Txorierri Ikastegian.

Egonaldiak enpresetan
Batxilergoko ikasleek lanaldi bat igarotzen dute euren prestakuntza eta etorkizuneko lanbide bera duten profesionalekin. Ikasleek aukeratzen dute egin nahi duten egonaldi mota.
Enpresetan lau egun ematen dituzte, martxoan.
Batxilergoko ikaslea bazara, edo enpresa bat, eta parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen.
Enpresa bat bazara eta parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen.
Azken albisteak
Ezagutu Aukeratzeko
Gazteentzako enplegu-orientaziorako saioak
Aste honetan, enplegu-orientazioko 3 saio egin dira Txorierriko Politeknikan, beren Lanbide Heziketako azken ikasturtean dauden ikasleekin, lan-mundura sartzetik oso gertu daudelako.
ORIENTAZIO AKADEMIKO PROFESIONALERAKO JARDUNALDIA 2023
Azaroak 21, asteartea, 18:00-etatik 19:15-etara, Derioko Kultur Birikako instalazioetan, DBHko 4. maila ikasten ari diren ikasleak dituzten familiei zuzendutako ikasketa- eta lanbide-orientazioko jardunaldia egingo da, seme-alaben etorkizun profesionala aukeratzeko prozesuari buruzko informazioa emateko.
Ideien lehiaketa
Ekintzailetza sekulakoa da
Zure enpresa, zure arauak. Zure helburuak, zure helmuga. Ez dago zuk aukeratzen duzuna baino bide hoberik.
2023ko edizioa
Kultura ekintzailea sustatzeko xedearekin, 16 eta 29 urte arteko pertsonei zuzendutako lehiaketa egiten da, eta bideo bat egin beharko dute euren enpresa-ideia aurkezten.
Izen-ematea irailean irekitzen da, eta bideoak tutoretzapean egongo dira.
Urtarrilean banatuko zaizkie sariak finalistei Txorierriko Mankomunitatean.
16 eta 29 urte artean badituzu eta Txorierrin bizi bazara, eman izena hemen.
Informazio gehiago
Ekintzailetzarako ideien bideo lehiaketaren oinarriak
- Bideoek gai hau jorratuko dute: Negozio- edo enpresa-ideia.
- Balorazio Irizpideak:
- Originaltasuna
- Sormena
- Komunikazio ona (Hizkuntza egokia eta ez sexita)
- Aukera berdintasuna (sexuen arteko berdintasuna)
- Tokiko ekimenak. Eskualdeko bizimoduaren hobekuntza
-
GJH (Garapen Jasangarriaren Helburuak)
- Bideo guztiek izenburua izan behar dute.
- Bideoa gutxienez bi laguneko taldean aurkeztu behar da.
- Lehiaketara honako hauek aurkeztu daitezke:
- Politeknika Txorierri-eko ikasle guztiak (adin mugarik gabe)
- Txorierri bailarako 16 eta 29 urte bitarteko pertsona guztiak.
-
Bideoak euskaraz egin daitezke gaztelaniazko azpitituluekin, gaztelaniaz euskarazko azpitituluekin, edo ingelesez gaztelaniazko azpitituluekin.
- Izena emateko epea 2023ko azaroaren 15ean amaituko da.
- Esteka honetan bete beharko duzue izena emateko inprimakia.
- Bideoa aurkezteko azken eguna: Abenduak 7.
- Bideoak Youtubera igo behar dira eta publikatu eta gero bideoaren esteka inprimaki honetan sartu behar duzue.
- Txapeldunak izendatzea: Abenduak 21.
Sariak
- Sari Banaketa: 2024ko urtarrilean emango dira (zehaztu gabe dago oraindik).
- Lehen saria: 500 €-ko balioa duten txartelak
- Bigarren saria: 350 €-ko balioa duten txartelak.
- Hirugarren saria: 150 €-ko balioa duten txartelak.
- Lehen saria: 500 €-ko balioa duten txartelak
Sariak produktu elektronikoak erosteko txekeak izango dira.
Ikusi kartela

Azken albisteak
Ideien lehiaketa
Negozio-ideia bat duzu buruan?
Negozio-ideia bat duzu buruan?
16 eta 29 urte bitartean badituzu, zure unea da teknologian gastatzeko 500 euroko txekea irabazteko.
Ideia ekintzaileak biltzen dituen bideo-lehiaketaren 5. edizioa hasi da. Ekintza hau Bizkaiko Foru Aldundiak Txorierriko Zerbitzu Mankomunitatearekin batera sustatzen duen Gaztedi Txorierri programaren barruan kokatzen da, eta EGAZ Txorierrik kudeatzen du, Txorierriko Politeknikaren laguntzarekin.
Txorierriko 2022ko Ideia Ekintzaileen Bideo Lehiaketa irabazi egin du paperontzi adimentsu baten proposamenak
Gaur goizean, OGAGA taldeak 500 euroko balioa duen bale bat jaso du ideia irabazlea aurkezteagatik, eta Infobeach (2. sailkatua) eta Ekolatua (3. sailkatua) proiektuen gainetik geratuta.

Kontratatzeko laguntzak
Hemen gaude gehien behar gaituzunean
Gure enplegu-agentziaren bidez hautagaitzak eskaintzen dizkiegu enpresei Lehen Aukera laguntzen pizgarriarekin.
Egaz Txorierri enplegu-agentziaren bidez, enpresak orientatzen ditugu gazteak kontratatzera, eta hautagaitzak eskaintzen ditugu kontratatzeko laguntza baten pizgarriarekin, Eusko Jaurlaritzaren Lehen Aukera laguntzei esker. Horrela, orientazioa ematen dugu hautagaien curriculumak egokitzeko.
29 urtetik beherako pertsona bazara, prestakuntza arautuarekin, gehienez ere sei hilabeteko esperientziarekin zure prestakuntzarekin lotutako lanpostuetan, Bizkaian bizi bazara eta langabezian bazaude, eman izena gure enplegu-webgunean eta ez galdu aukerarik.
Azken albisteak
Kontratatzeko laguntzak
Talentu gaztea kontratatzea, Gaztedi Txorierri programaren ardatz
Duela gutxi Txorierriko gazte batek eskualdeko enplegu-zerbitzuari esker lortutako kontratazioaren berri eman genizuen.
Gazteen mugikortasuna
Mundua zurea izan dadila
Gazteen mugikortasuna programaren bidez, Gazteriak prestakuntza-aukeretara, nazioarteko enplegura eta EBko programetara bideratutako orientazioa eskaintzen du.
Hamabi orientazio-hitzaldi gazteen ekipamenduetan eta prestakuntza-zentroetan, gazteek prestakuntza eta enpleguaren arloan atzerrian dituzten aukerak ezagutarazteko.
Nazioarteko mugikortasun-jardunaldi horretan gazteek informazioa lor dezakete, eta horretarako dauden aukera eta tresnak ezagutu ditzakete.

Azken albisteak
Gazteen mugikortasuna
EUROPAKO GAZTEEN MUGIKORTASUNA: ZURE ETORKIZUNERAKO AUKERAK
EUROPAKO GAZTEEN MUGIKORTASUNARI BURUZKO JARDUNALDI informatibo batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, 2023ko azaroaren 16ean izango da, 18:00etatik 19:30era, Euskadi aretoan, KULTUR BIRIKA zentroan (Uribe kalea, 1B, 48160 Derio).
Europan Gazteen Mugikortasunari buruzko Jardunaldia, Derioko Kultur Birikan
Abenduaren 15ean, Derioko Kultur Birikako instalazioetan, 18:00etatik 19:30era, informazio-jardunaldi bat egingo da Europan...

Beste edizio batzuk
Hemen ikus ditzakezu gazteen lan-integrazioa errazteko orain arte antolatu diren jarduerak.
Beste edizio batzuk
Hemen ikus ditzakezu gazteen lan-integrazioa errazteko orain arte antolatu diren jarduerak.
Idatzi ahal diguzu nahi izanez gero…

… eta behar bagaituzu hemen gaude.
… eta behar bagaituzu hemen gaude.
Gazteria honako udal hauen ekimena da:

Derio

Larrabetzu

Lezama

Loiu

Sondika
