Aste honetan, enplegu-orientazioko 3 saio egin dira Txorierriko Politeknikan, beren Lanbide Heziketako azken ikasturtean dauden ikasleekin, lan-mundura sartzetik oso gertu daudelako.
Hasteko, enpresek azken 40 urteetan izan duten bilakaera erakutsi dute, baita gure eskualdeak industria-enpresaren ardatz gisa duen balioa ere. Egungo langabezia-tasari buruzko datuak erakutsi dira, eta eskualdean enplegua bilatzeko ditugun baliabideei buruzko informazioa ere eman da.
Jardunaldi hauek Bizkaiko Foru Aldundiak Txorierriko Zerbitzu Mankomunitatearekin batera sustatzen duen Gaztedi Txorierri programari esker eta Egaz Txorierri eta Politeknika Txorierriren laguntzari esker burutu ahal izan dira.
Eskerrik asko, Ainhoa, zuen ikastetxeko ateak irekitzeagatik, eta egun hauetan hain adeitasunez parte hartu duten ikasleei.
0 Comments