Edizioz edizio errepikatzen diren programez gain, Gazteriak parte hartu du aldizkako beste programa eta ekitaldi batzuetan, eta horien helburua da Txorierriko Mankomunitateko gazteen enplegagarritasuna erraztea.
Beste edizio batzuk
Gazteriaren aurreko ekimenak.
Teknogune tailerrak
Txorierri beka
Enplegu-azoka
Ekintzailetza-azoka
Global Training bekak

Teknogune tailerrak
Teknogunearen helburua zen STEAM prestakuntzak sustatzea hiru edo lau eguneko tailerren bidez: Gabonetan, Aste Santuan edo uda-hasieran egiten ziren.
Txorierriko 16 eta 18 urte arteko ikasleek robotika, diseinu, programazio eta bideoak grabatzeko tailerrak egiteko aukera izan zuten.
Txorierri bekak
Txorierri bekaren helburua zen 25 urtetik beherako pertsonei laguntzea prestakuntzaren eta lan-kontratuaren arteko trantsizioan.
Zortzi hilabeteko beka horren bidez, bekadunek praktika ordainduak egiten zituzten, euren prestakuntzarekin lotutako lanetan.


Enplegu-azoka
Enplegu-azokaren helburua zen talentu bila zebiltzan enpresen eta lan bila zebiltzan nerabeen arteko topagune bat osatzea.
Kultur Birikan bi edizio egin ziren, 2018ko martxoan eta urrian.
Ekintzailetza-azoka
Enplegu-azokak bilakaera izan zuen, eta 2019an ekintzailetza-atal propioa izan zuen. Bertan esperientziak partekatu ziren ekintzaileekin, eta Txorierrin kultura ekintzailea sustatzeko dinamikak praktikatu ziren.
Topaketa Derioko Kultur Birikan egin zen, eta Txorierriko Mankomunitatearen, Foru Aldundiaren eta Egazen lankidetza izan zuen.


Global Training bekak
Jaso prestakuntza atzerrian
Get ready! Be more! Be global!
Enpresei laguntzen diegu nazioarteko proiektu bat aurkezten, goi-mailako unibertsitate‑gradua edo goi-mailako Lanbide Heziketa duen 30 urtetik beherako pertsona bati atzerriko bekaren aukera emateko.
Programa honek aukera ematen dizu prestakuntza profesionala jasotzeko atzerrian, enpresa edo erakundetako praktika ordainduen bidez, zure titulazioarekin lotutako jardueratan.

Gure programak
Hemen ikus ditzakezu gazteen enplegagarritasuna hobetzera bideratutako ekimen aktiboak.
Gazteria honako udal hauen ekimena da:

Derio

Larrabetzu

Lezama

Loiu

Sondika
