Talentu gaztea kontratatzea, Gaztedi Txorierri programaren ardatz

by | Aza 25, 2023

Duela gutxi Txorierriko gazte batek eskualdeko enplegu-zerbitzuari esker lortutako kontratazioaren berri eman genizuen. Gaur, berriro ere aipatuko dugu hain emaitza onak izaten ari den Lehen Aukera programa.

 

Hedapen Global Services enpresako zuzendaria, Libe de las Fuentes Intxaustik horrelaxe dio. Enpresa hori Zamudioko Teknologia-Parkean dago, itzulpen tekniko eta zientifikoetan espezializatua da eta Euskadiko zein kanpoko bezeroak ditu. Duela gutxi pertsona bat kontratatu du EGAZ Txorierriren laguntzari esker.

 

Libe de las Fuentes Intxausti, Hedapen Global Services enpresako zuzendaria.

Libek aitortzen du ez dela erraza pertsona egokia aurkitzea, baina Janire Villanueva Pernasekin argi izan zuen hasiera-hasieratik. Harengan sumatu zuen talentuaz gain, Lanbideren programa horren gehieneko zenbatekoa jaso zezakeen, hau da, 13.970 euro. Hori dela eta, kontratuak zenbait betekizun bete behar zaituen, besteak beste, titulazioarekin bat datorren lanbide-kategorian egin behar zela kontratua. Gainera, ez da esperientziarik eskatzen eta horrek arrakastatsu egiten du programa.

 

Gazteek lan-eskaintzetan antzematen duten oztopo handiena esperientzia izaten da; izan ere, enpresek ez dute aukerarik ematen lanpostuan bi urteko edo gehiagoko esperientziak ez baduzu. Hortaz, ekimen hori aukera bikaina da lan-ibilbideari posizio profesional batetik hasiera emateko.

 

Enpresak programa horren bidez kontratatzen duen hirugarren gaztea da. “Uste dut halako baliabideak oso baliagarriak direla bai enplegu aktiboaren bila dabiltzan pertsonentzat, bai langile bila gabiltzan enpresentzat. Gazteek freskotasuna eta ikasteko gogoa dute, eta atsegina da lan-munduan sartzeko aukera ematea, non beren gaitasunak garatzen ikasten duten eta lan-munduaren funtzionamendua barneratzen duten”, azaldu du Libe de las Fuentesek. Halaber, azpimarratu du “talentu horri eutsi egin behar zaiola” eta kontrataziorako laguntza ekonomikoek “inbertsio gehigarriren bat egiteko” aukera ematen dietela enpresei.

 

Janire Villanuevak hasieratik izan zuen Hedapen enpresan lan egiteko interesa; izan ere, itzulpengintza eta interpretazioko gradua egin du eta zenbait hizkuntza dakizki. EGAZ Txorierrik izapidetu zuen enplegu-eskaintza Lanbiden, eta lanbide-bitartekaritza on hori izan da emaitza.

 

Janire Villanueva Pernas

Janirek berak eskertu egiten du programak gazteei lan-munduan sartzeko ematen dien aukera, batez ere itzulpengintzan, non gehienak autonomoak diren. “karrera amaitu berritan ez duzu kuota ordaintzeko dirurik, ez eta hasteko beharrezkoa den bezero-poltsarik ere. Hortaz, hauen antzeko laguntzak aukera paregabea dira ikasketak amaitu berri ditugunontzat”, azpimarratu du.

 

Karrera amaitzean, hizkuntzen ezagutza zabaldu nahi izan zuen, lehenik Parisen, hainbat ikastetxetako elkarrizketa-laguntzaile gisa, eta ondoren irakasle gisa ingeleseko akademia batean. Hala ere, Hedapeneko enpleguak aukera eman dio prestakuntza jaso zuen lanbidean aritzeko: itzulpengintzan.

 

Alderdi horri dagokionez, Libe de la Fuentesen esperientzia bat dator Janirerekin: askotan izan du zailtasuna izangaiak aurkitzeko; izan ere, prestakuntza dutenak hizkuntzak irakasten aritzen dira.

 

Hori dela eta, pozik dago EGAZek emandako zerbitzuarekin, EGAZek behin baino gehiagotan lagundu diolako enpresan behar zituzten profiletara egokitzen ziren pertsonak aurkitzen. Zenbait programatan parte hartu izan du eta ekintzailetzan, enpresen zuzendaritzan eta talentuari buruzko ekitaldietan duen esperientziaren berri eman du.

 

Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierriko Zerbitzu Mankomunitatearekin eta Erandioko Udalarekin batera, sustatzen duen Gaztedi Txorierri programaren barruan eskualdean etengabe kudeatzen dituen horrelako programak sustatzen jarraituko du EGAZ Txorierrik.

 

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Urria 2024
M T W T F S S
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930