Azaroaren 22an, Derioko Kultur Birikako instalazioetan, Orientazio Akademiko-profesionaleko jardunaldi bat egin zen DBH4ko ikasleen familiei zuzenduta, euren seme-alaben etorkizun profesionala aukeratzeko prozesuan informazioa eskaintzeko helburuarekin.
Jardunaldian 40 bat familia-ordezkarik parte hartu zuten; helburua zen ikasleen etorkizun akademiko eta profesionalean laguntzea. Baita seme-alabek zituzten ikasketa-aukerei buruzko orientazioa ematea eta dauden prestakuntza-programek eskaintzen dituzten gizarte- eta lan-irteerak aztertzea eta baloratzea ere.
Jardunaldi horretako hitzaldiak hauek eman zituzten: Alex Loustaunauk (EGAZ Txorierriko zuzendaria), Xabier Ugarte Bustamantek (Politeknika Txorierriko ikasketa-burua) eta Matxalen Salazar Mansok (Telekomunikazio eta Informatikako Goi-mailako Teknikari ikasketetako 2. mailako ikaslea).
Jardunaldiaren lehenengo zatian, Txorierriko enpresa-egoera nola aldatu eta hazi den jakinarazi zitzaien (gaur egun sektore eta tamaina guztietako 2.500 enpresa baino gehiagok osatzen dute). Baita Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten sei udalen antolakuntza-egitura kolaboratiboa ere, bai alderdi sozialari dagokionez, bai udal-zerbitzuei dagokienez.
Hizlariek beren txandetan azaldu zituzten Batxilergotik gaur egun aurki daitezkeen ibilbide profesionalak eta ibilbide akademikoak, eta baita beste hauek ere: dauden modalitate ezberdinak, Lanbide Heziketako ikastaroak (LH), erdi-mailako eta goi-mailako graduak edo Unibertsitatea, eta azken horretara sartzeko probak egiteko modua.
Azpimarratu zen beste alderdi bat eskualdean profesionalki prestatzeko aukerak eta aukera akademiko zientifiko-teknologikoak izan ziren, Txorierriko ikastetxeetan eta LHko zentroetan, enpresetan eta erakundeetan egin daitezkeenak barne. Era berean, Enpresari Laguntzeko Udal Zerbitzuaren (EGAZ Txorierri) balioa nabarmendu zen. Eta agerian jarri zen Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen, EGAZ Txorierriren eta eskualdean ditugun ikastetxeen arteko lankidetza.
Jardunaldiari buruz egiten dugun balorazioa oso positiboa izan da, eta parte hartu zutenek ere oso balorazio positiboa egin zuten: 10etik 8,63koa.
https://gazteria.eus webgunean, hitzaldien aurkezpenak aurki dezakezu, orientazio akademiko-profesionaleko gakoekin eta ideiekin.
0 Comments