Txorierriren III. Ekintzailetzako Ideien Bideo Lehiaketaren irabazleak

by | Mar 3, 2022

Neopreno adimenduna, bizitza osasuntsua izateko jarraibideak dituen app bat eta banatutako pertsonentzako ekimenak, Txorierriren III. Ekintzailetzako Ideien Bideo-lehiaketaren sariak

Lehiaketa Txorierrin erroldatuta dauden pertsonei dago bideratuta, 16 eta 29 urte bitartekoei zehazki, baita Politeknika Ikastegiko ikasleei ere. Lehiaketaren xedea da eskualdean ekintzailetza‑kultura sustatzea

Sondika, 2022ko otsaila. Neopreno adimenduna surf egiten duten pertsonen segurtasuna bermatzeko, ohitura osasuntsuak izatera bultatzen eta gidatzen gaituen aplikazio bat eta banatuta dauden pertsonentzako ekimenak antolatzeko enpresa bat dira Txorierriko III. Ekintzailetzako ideien bideo-lehiaketako hiru sarituak. Lehiaketa EGAZ Txorierrik eta Politeknika Ikastegiak antolatu dute; sariak otsailaren 10ean banatu ziren eta horien artean sei smartwatch egon ziren.

Lehiaketa Politeknika Ikastegia zentroko ikasleei dago zuzenduta, baita Txorierriko udalerrietan erroldatutako 16 eta 29 urte bitarteko gazteei ere. Horren xedea da ekintzailetza‑kultura sustatzea gure eskualdean eta Txorierriko Mankomunitatearen Gaztedi programaren parte da.

Parte hartzeko, hautagaiek bideo bat bidali behar izan dute, eta bertan enpresa-negozio bihurtzeko aukerak dituen ideia ekintzaile bat aurkeztu. XXX proposamen jaso ditugu, eta horien artean hiru irabazle hautatu ditugu: ‘Wavers” neopreno adimendunak, ‘Healfit’ aplikazioa eta ‘Diparty’ banatutako pertsonentzako ekimenak antolatzen dituen enpresa. Lehenengo bi proposamenak prestakuntza-zikloetako ikasleek aurkeztu dituzte, eta hirugarrena Batxilergoko 1. mailako ikasleek.

‘Wavers’ proiektuak neopreno adimendunak saltzea proposatzen du. Neoprenoek eskumutur digital eta adimendun baten bidez, surfa egiten duten pertsonen segurtasuna hobetuko dute hainbat funtzionaltasunen bidez: larrialdi kasuan salbamendu‑zerbitzuei geolokalizazio zehatza bidaliko die, taupadak neurtuko ditu (pertsonaren baldintza fisikoen arabera egokitu daiteke) eta larrialdi batean modu automatikoan puzteko gaitasuna, flotagarritasuna bermatzeko.

Horri esker, sortzaileek adierazi dute kirola egitean segurtasunarekiko abantailak lortuko liratekeela, eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen gaitasuna hobetuko litzatekeela.

Horrez gain, proiektuan neoprenoak bildu eta birziklatzeko zerbitzu bat proposatzen da, klima‑aldaketaren aurka egiteko; izan ere, “itsasoa da kalte handiena jasango duena”. Ideia horri esker jaso zuten saria Ane Santamaría, Iker Cisneros, Gorka Valdivieso, Gaizka Martínez eta David Garcíak.

Bizimodu osasuntsua sustatzeko aplikazioa da ‘Healfit’ eta hainbat baliabide eskaintzen ditu erabiltzaileak ohitura osasungarriak izaten hasteko: jarrerak hobetzea zein erretzen uztea.

Horretarako, erabateko esperientzia proposatzen du, psikologia, fisioterapia eta nutrizioaren profesionalen zerbitzuekin, eta Premium bertsio batekin. Azken horretan, aipatutako zerbitzuak eta profesionalen gomendioak pertsonalizatu daitezke.

Halaber, aplikazioarekin batera online denda bat egongo litzateke eskuragarri, erabiltzaileen eskura modu errazean produktu osasungarri, natural eta dieta begano edo zeliakoen beharren araberakoak eskaintzeko. Gainera, dendak produktuen jatorria aintzat hartuko luke (eco‑friendly zigilua izango lukete). Proiektuari esker jaso zuten saria Arantzazu Velasco eta Markel Zuñigak.

Azkenik, ‘Diparty’ Batxilergoko 1. mailako Aritz Goikolea, Kerman Goitia, Iraia Beldarrain eta Enara Balboaren proiektu bat da.

Bideoak dira eskualdeko gazteak animatzeko lehenengo urratsa, haien sormena askatzeko eta edozein negozio-ideia abian jartzeko. Gaia gehiago landu nahi duten pertsonentzat, EGAZ Txorierrik enpresak sortzeko zerbitzu bat du, hedapenerako edo merkaturatzerako helburuak definitzeko orientazio eta laguntzarekin, baita enpresak errealitate bihurtzeko beste xehetasun batzuekin ere.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Azaroa 2024
M T W T F S S
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031