Oposiziogileentzako bekak eskuratzeko deialdia laster argitaratuko da!
Beka hauei esker, Estatuko Administrazio Orokorreko Kidego eta Eskaletako oposizioak prestatzeko 7.000€ra arteko beka lor dezakezu!
Baldintzak:
Beken onuradun izan daitezke, deialdian zehazten den unean, baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko debekuak ez betetzea.
- Helburu bererako beste laguntzarik edo dirulaguntzarik ez jasotzea, ez erakunde publiko ez pribatuetatik.
- Dagokion Kidegoan edo Eskalan sartzeko azken deialdian eskatutako baldintzak betetzea.
- Zentru espezializatu baten edo prestatzaile baten edo batzuen zuzendaritzapean oposizioa ikastea.
*Zentro espezializatutzat hartuko da beka hauen xede diren oposizioak prestatzen publikoki diharduena, eta prestatzaileak, prestakuntza-prozesua zuzentzen dietenak, eskatzailearen lehen mailako zuzeneko senideak ez direnak (odolkidetasunagatik edo ezkontza-ahaidetasunagatik), eta dagokion beka-deialdian adierazitako kidego edo eskaletako kideak direnak, edo jarduera hori egiteko kaudimena ematen dien ibilbide profesionala duten profesionalak direnak.
Balorazio-irizpideak
Aurkeztutako eskabideak baloratzeko, Balorazio Batzordeak irizpide hauek hartu ahal izango ditu kontuan, besteak beste:
- Familia-errenta txikiagoa izatea.
- Erreferentziako hautaketa-prozesuetako azken bi deialdietan ariketak gainditzea, deialdi bakoitzean zehazten den moduan.
- Genero-indarkeriaren egoera egiaztatua.
- Terrorismoaren biktimaren egoera egiaztatua.
- Desgaitasun-egoera egiaztatua.
- Beka horietako baten onuradun izatea aurreko deialdietan, deialdi bakoitzean adierazten den moduan.
- Inguruabar pertsonalak, familiakoak eta sozialak
0 Comments