Opor garaian hauteskundeetan parte-hartzeko aukera: Posta bidezko botoa

by | Jul 10, 2023

Oporretan zaude eta hauteskundeetan parte-hartu nahi duzu?

Oraindik garaiz zaude pozta bidezko botoa egiteko. Uztailaren 13ra arte (hau barne) eskaera egiteko epea zabalik!

Zelan eskatu?

  1. Eskaera online:
    • Beharrezkoa da DNI Elektronikoa edo ziurtagiri digitala izatea.
    • Eskatutako datuak bete, elektronikoki sinatu eta eskaera deskargatu.
    • Hautesle Erroldaren Bulegoak, eskaera onartu ondoren, eskabidean adierazi duzun helbidera bidaliko dizu botoa emateko dokumentazioa.
  2. Aurrez aurreko eskaera
    • Correoseko edozein bulegora hurbildu eta formularioa bete.
    • Beharrezkoa da DNI originala eramantea.
    • Hautesle Erroldaren Bulegoak, eskaera onartu ondoren, eskabidean adierazi duzun helbidera bidaliko dizu botoa emateko dokumentazioa.

Zelan bozkatu?

  • Correoseko bulego batera joan beharko zara dokumentazioarekin, eta bozkatu.
  • Bozkatzeko epea uztailaren 20ra arte izango da, Correos bulegoetako ohiko ordutegian.

¿Y si no puedo entregar el voto?

Hauteskunde Batzorde Zentralaren ekainaren 8ko 5/2023 Jarraibidearen arabera, posta bidezko botoaren gutun-azala hautesleak berak entregatu behar du. Ezin bada pertsonalki joan, hautesleak baimena eman diezaioke beste pertsona bati, haren ordez.
  • Ordezkariak hautesleak sinatutako baimena aurkeztu beharko du. Adibidez, baimen-eredu hau.
  • Gainera, hauteslearen egiaztagiri ofizialaren eta nortasun-agiri ofizialaren fotokopia aurkeztu beharko du.

 


Informacio gehiago: Solicitar voto por correo elecciones 23 julio| Correos.es

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Urria 2024
M T W T F S S
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930