Oporretan zaude eta hauteskundeetan parte-hartu nahi duzu?
Oraindik garaiz zaude pozta bidezko botoa egiteko. Uztailaren 13ra arte (hau barne) eskaera egiteko epea zabalik!
Zelan eskatu?
- Eskaera online:
- Beharrezkoa da DNI Elektronikoa edo ziurtagiri digitala izatea.
- Eskatutako datuak bete, elektronikoki sinatu eta eskaera deskargatu.
-
Hautesle Erroldaren Bulegoak, eskaera onartu ondoren, eskabidean adierazi duzun helbidera bidaliko dizu botoa emateko dokumentazioa.
- Aurrez aurreko eskaera
-
- Correoseko edozein bulegora hurbildu eta formularioa bete.
- Beharrezkoa da DNI originala eramantea.
- Hautesle Erroldaren Bulegoak, eskaera onartu ondoren, eskabidean adierazi duzun helbidera bidaliko dizu botoa emateko dokumentazioa.
Zelan bozkatu?
- Correoseko bulego batera joan beharko zara dokumentazioarekin, eta bozkatu.
- Bozkatzeko epea uztailaren 20ra arte izango da, Correos bulegoetako ohiko ordutegian.
¿Y si no puedo entregar el voto?
Hauteskunde Batzorde Zentralaren ekainaren 8ko 5/2023 Jarraibidearen arabera, posta bidezko botoaren gutun-azala hautesleak berak entregatu behar du. Ezin bada pertsonalki joan, hautesleak baimena eman diezaioke beste pertsona bati, haren ordez.
- Ordezkariak hautesleak sinatutako baimena aurkeztu beharko du. Adibidez, baimen-eredu hau.
- Gainera, hauteslearen egiaztagiri ofizialaren eta nortasun-agiri ofizialaren fotokopia aurkeztu beharko du.
Informacio gehiago: Solicitar voto por correo elecciones 23 julio| Correos.es
0 Comments