Negozio-ideia bat duzu buruan?
16 eta 29 urte bitartean badituzu, zure unea da 500 euroko txekea irabazteko.
Ideia ekintzaileak biltzen dituen bideo-lehiaketaren 5. edizioa hasi da. Ekintza hau Bizkaiko Foru Aldundiak Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera sustatzen duen Gaztedi Txorierri programaren barruan kokatzen da, eta EGAZ Txorierrik kudeatzen du, Txorierriko Politeknikaren laguntzarekin.
Txorierriko eskualdeko 16 eta 29 urte bitarteko gazte guztiek eta Politeknika Txorierriko ikasleek negozio ideia aurkezten duen bideo bat grabatzeko aukera dute. Bideo horrekin 500 euroko saria irabazi ahal izango dute, Teknologian gastatzeko txeke formatuan.
Esteka honetan aurkituko dituzu beharrezko informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak. Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan hurrengo telefonoan (94 453 63 70), eta zure zalantza guztiak argituko dizkizugu.
Anima zaitez, osa ezazu gutxienez 2 laguneko talde bat, eta eman izena lehiaketan!
0 Comments