Txorierriko 60 ikasle baino gehiagok bertatik bertara ezagutu dituzte sektore desberdinetako langileen esperientziak

by | Jan 11, 2024

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako eta EGAZ Txorierrik eskualdean kudeatutako Gaztedi programaren barruko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Zehazki, sustapen ekonomiko eta enplegu zerbitzuak ohiko langileekiko konexioak antolatu zituen abenduaren 11, 12 eta 13an. Egun hauetan, Txorierri Institutuko batxilergoko 2. mailako ikaslegoak arlo desberdinetako langileekinune atsegin bat igaro zuen eta, aurten, 61 ikaslek 9 hitzalditen parte hartu zuten.

Hasteko, 10 ikaslek Gizarte-Heziketa eta -Integrazioaren mundia ezagutzeko aukera izan zuten, Emauseko 2 langileri esker, izan ere, haiek beren egunerokotasunaren eta euren lanbide-ibilbidearen inguruan hitz egin zuten. Era berean, hurrengo egunean, Ertzaintzako langileek, Erandioko komisaldegikoek, 15 ikasleren aurrean azaldu zuten oposaketen prozesua eta Ertzaintzara sartzeko prestaketa. Gainera, ikasleen atentzia deitu zuten anekdota batzuk kontatu zituzten.

Hurrengo konexioko protagonista Johanna Beato psikologoa izan zen, 15 ikasleren aurrean eta modu hurbilean azalduta psikologia-ikasketak aukeratzeko orduan kontuan hartu behar diren nondik norakoak. Hurrengo egunean, Sondikako Gorondagane eskolako zuzendariak 19 ikaslek osatutako publikoaren aurrean bere lanbide-ibilbidea azaldu zuen eta, bestalde, entzuleen zalantzak argitu zituen.

Esparru zientifiko-teknologikoak ere bere ordezkaritza izan zuen langileekiko konexioetan, Remicako ingeniari mekaniko batek 12 pertsonaren aurrean emandako hitzaldiari eta Miriam Ibáñez akritektuak 3 ikasleren aurrean emandako aurkezpenari esker. Amaitzeko, 15 ikasle Osakidetzako erizain batek eskainitako mintegi batean izan ziren. Bera, Medikuntzako azkenengo kurtsoa egiten dago, MIRa ikuspuntuan izanda eta bere hitzaldian 15 pertsona izan ziren.

Guztira, batxilergoko ikasleak oso pozik azaldu ziren hitzaldi bakoitzaren ostean egin ziren inkestetan, ekintza honi 9,6/10eko batez besteko nota emanda. Ondoen baloratu ziren hitzaldiak psikologia eta irakaskuntza arlokoak izan ziren, 9,79 eta 9,74ko notekin. Partaidetzari dagokionez, partaidetza handiena irakaskuntza (19 partaide) eta medikuntza arloko (15 partaide) eta Ertzaintzaren hitzaldiak (15 partaide) izan zuten.

Bere eskutik, Álex Loustaunau, EGAZ Txorierriko gerentea, pozik azaldu zen langileekiko konexioen edizio berriak izan duen harrerarekin: “Egunero hainbat sektoretan lan egiten duten pertsonen esperientziak funtsezko tresna gisa baloratu behar ditugu gazteek prestakuntza-ibilbidea aukeratzeko orduan izan ditzaketen zalantzak argitzeko, are gehiago batxilergoa bezalako garai garrantzitsu batean. Gainera, ikasleen iritziak ikusita, ikusten dugu oraindik ere garrantzitsua dela haientzat, eta modu positiboan baloratzen dituztela profesionalen azalpenak”.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Azaroa 2024
M T W T F S S
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031