Txorierriko gazteek enplegua lortzeko bidea

by | Oct 27, 2023

EGAZ Txorierriren laguntzari esker, aurten, “Lehen aukera” programaren bidez, 14 gaztek lehenengo kalitatezko laneratzea lortu dute.

 

Gazte horietako bat Alain Bárcena da, 26 urteko sondikoztarra. Argi zuen zurgintza zuela gogoko. Hortaz, erdi mailako gradu bat egin zuen, praktikak egin zituen, lehenengo lan-esperientziak izan zituen… eta arlo horretako goi mailako gradu bat egin zuen prestakuntza osatzeko. Baina lan-munduan eman zituen lehenengo urratsa haietan zerbait falta zitzaiola sumatzen zuen. Beraz, bere aukerak zabaltzea erabaki eta mekanizatuari buruzko ikastaro bat egin zuen. Hari esker, CNC (zenbakizko kontrola) arloan gaitzea lortu zuen, piezak programa informatiko baten bidez egiteko.

 

“CNCk PVCzko eta metalezko piezetarako balio du, baita egurrezko piezetarako ere; beraz, horrek nire prestakuntza osatzeko aukera ematen dit, eta, aldi berean, enplegua lortzeko zurgintzaren sektorean baino aukera handiagoak dauden sektore batean aritzeko aukera”, azaldu du.

 

Prestakuntza osatu eta praktikak egin zituen Sondikako Mecanizaciones San Miguel SL enpresan. Orain, berriz, lanbidean ondo aritzen dela frogatu ondoren, lan-kontratu mugagabea sinatu du, arduraldi osoan.

 

Prozesu honetan, EGAZ Txorierri enplegu-zerbitzua izan du bidelagun, zeinak Zenbakizko Kontroleko Lanbide Ziurtagiria egiteko aukera eman dion. Lehen Logistika eta Eskorgak Erabiltzea Lanbide Ziurtagiria egin zuen, hori ere EGAZ Txorierriren bitartez. Eta, gainera, zenbait prestakuntza-ekintzatan hartu du parte (hala nola Hazilan proiektua), eta horietan zenbait gaitasun pertsonal landu ahal izan ditu, enpresetara aurkeztean segurtasuna indartu, azken batean, “bere marka pertsonala jorratu”.

 

Mecanizaciones San Miguel SL enpresan lortu duen kontratua ibilbide baten azken etapa da, zeinetan EGAZ Txorierrik enpresari ere lagundu dion eta Lanbideren 30 urtetik beherako pertsonentzako Lehen Aukera izeneko kontrataziorako laguntza-programan parte hartu ahal izateko orientabidea eman dien. Ekintza hori Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Erandioko Udalak sustatzen duten Gaztedi Txorierri programaren barruan dago. EGAZ Txorierrik kudeatzen du programa hori eskualdean.

 

Adibide hurbil horrek erakusten du EGAZ Txorierrik gaitasuna duela, proiektu ugariren bidez, batetik, erabiltzaileek kalitatezko enplegua aurki dezaten, eta, bestetik, enpresei langileak eta talentua erakartzea ahalbidetzeko. Horrez gain, enpresei lagundu egiten die prestakuntza baina esperientziarik ez duten gazteen enplegagarritasuna hobetzen, bai eta dirulaguntzen bidez enpresen kontrataziorako lehiakortasuna babestea xede duten Lehen Aukera eta antzeko programetako parte‑hartzea kudeatzen ere.

 

Kasu honetan, Alain pozik dago lortu duen kontratuarekin eta eskerrak ematen dizkie EGAZ Txorierriko taldeko kideei. “Bide luzea egin dut zerbitzuaren barruan eta oso pozik nago. Alderdi asko hobetzen lagundu didate, eta, haien aholku eta orientabide-zerbitzuei esker, lan ona aurkitu ahal izan dut, gogoko dudana egingo dut eta etxetik hurbil, gainera. Oso eskertuta nago”.

 

Era berean, Mecanizaciones San Miguel SL enpresak ere modu positiboan baloratzen du EGAZ Txorierriko enpresa erabiltzaile gisa izan duen esperientzia: “Zerbitzu hurbila da eta oso erabakitzailea. Beti izan dugu oso emaitza ona pertsonekin, batez ere enplegu-eskaintzak kudeatu eta laguntzak izapidetu behar genituenean”.

 

 

Lehen Aukera programa 2023ko urriaren 30era arte dago zabalik; hortaz, gazteak kontratatu nahi dituzten enpresek eta beren titulazioarekin lotutako lan-esperientzia izan nahi duten pertsonek EGAZ Txorierrin jaso dezakete eman beharreko urratsei buruzko informazioa.

 

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Urria 2024
M T W T F S S
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031