‘Lanbide-loturak’ jardunaldia

by | Dec 20, 2022

Abenduaren 12an eta 13an, Derioko Txorierri Institutuaren instalazioetan, “Lanbide-loturak” izeneko jardunaldia egin zen,Batxilergoko 2. mailako ikasleei zuzendua. Jardunaldi horretan –Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker egin zen.

Asmoa zen modu argi, didaktiko eta praktikoan unibertsitate-ikasketa eta -karrera desberdinak egin dituzten profesionalekiko bide eta lotura akademikoak azaltzea.

Hau da, ikasleek gertuago ikus zezaten zein lanbidetan aritu ahal diren, gaur egun eremu horietan lan egiten duten profesionalen esperientziatik abiatuta, eta ikasketa horiekin duten esperientzia pertsonala zuzenean jaso ahal izatea.

Hala, karrera horietako parte-hartzaileek 17 urterekin ikusten zituzten berriz ere beren buruak. Horrela, bertan zeuden ikasleei azaldu ahal zieten, bekoz beko, zer kezka izan zituzten une hartan, eta zerk bultzatu zituen ikasketa zehatz horiek aukeratzera.

Hainbat karreratako profesionalak egon ziren, hala nola Medikuntza, Erizaintza, Irakasle-ikasketak , Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ) eta Ekonomia, Arkitektura Teknikoa, Hezkuntza eta Gizarteratzea, Gorputz Hezkuntza, Ingeniaritza Mekanikoa eta Kazetaritza.

Jardunaldiaren aurkezpenean, profesionalek karreren eta ikasketen zailtasun-maila azaldu zieten ikasleei, baina baita bakoitzaren karreraren lan-irteerak, beren ibilbide profesional pertsonala eta eguneroko lana beren lanpostuetan nolakoa zen ere.
Guztira, 71 ikaslek hartu zuten parte, eta, parte hartu zuten profesionalei galderak egiteko txandaren ondoren, “Lanbide-loturak” jardunaldiaren garapena eta ezagutzak bikain baloratu zituzten (10etik 9,23ko puntuazioa eman zioten).

Hurrengo estekan aurki dezakezu Andoni Ariasek, Gurutzetako Ospitaleko Medikuntzako ikasleak Erizaintzari eta Medikuntzari buruz egindako aurkezpen interesgarria.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Azaroa 2024
M T W T F S S
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031