Ezagutzen al duzu Bizkaiko Programazio Campusik berritzaileena?
42 Ur
duliz programazio campus bat da
Etorkizuneko programatzaileak eta profesional digital kualifikatuak prestatzea du helburu, enpresek gero eta digitalizatuago dagoen gizarte batean eskatzen dituztenak. Zibersegurtasuna, Big Data, Adimen Artifiziala, Blockchain eta abar lantzen dira..
Doakoa eta guztiz eskuragarria. Irekita dago eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan; eta campusean sartzeko hautagaiek ez dute behar ez ezagutza teknikorik, ez aurretiko titulaziorik, ezta ordenagailurik ere! 18 urte baino gehiago izatea soilik.
42 Urduliz metodologia berritzailea erabiltzen du
“42” metodologia eredu pedagogiko aitzindaria da, proiektuak egitean eta bikoteen arteko ikaskuntzan eta gamifikazioan oinarritzen dena. Hau da, ikaskideekin ikasiko duzu, mailen, erronken, esperientzia-puntuen eta abarren bidez.
Ez dago irakaslerik! Autoikaskuntzarako prestatu beharko duzu.
Presentziala da, baina ez dago ordutegirik!
Ez dago entregatzeko eperik! Zure erritmoan egin ahal izango duzu.
¿Zelan parte hartu dezaket?
Campuseko parte izateko prozesuak bi fase ditu:
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
- Inskripzio-testa.
- “La piscina”, 26 eguneko aurrez aurreko aldia. Bertan, izangaiek hainbat erronka eta baldintza gainditu beharko dituzte, campusean plaza bat nork lortzen duen zehazteko.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Irudian izena emateko faseak ikus ditzakezue.
2023ko Piscinak
– OTSAILAK 13
– MAIATZAK 8
– URRIAK 9
Piscine Discovery Web otro método de vivir la experiencia!
Piscine Discovery Web, 42 Urduliz esperientzia bizitzeko beste metodo bat!
Piscine Discovery Web-ek mundu digitalera hurbiltzeko aukera emango dizu 5 egunez, modu intentsiboan.
Hainbat modalitate daude:
- Piscine Discovery Juvenile Edition (2023ko ekainak 5-9): 16 eta 21 urte bitartean badituzu, igerileku hau zuretzat da!
- Piscine Discovery Web (2023ko ekainak 26 – 30): Adin nagusikoa bazara eta ekainaren azken astean murgildu nahi baduzu, igerileku hau zuretzat da!
- Piscine Discovery Women ‘s Edition (2023ko irailak 25-29): Zure interes berberak dituzten emakumeekin ikasi nahi baduzu, igerileku hau zuretzat da!
Eman izena, askatu zure jakin-mina eta murgildu HTML, CSS eta JavaScript ikastera, 42 metodologia berritzailearen bidez.
Campus honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, begiratu webgunean edo bilatu gogokoen dituzun sare sozialetan: twitter, instagram, Linkedin,…
0 Comments