Ideia ekintzaileak dituzten bideo-lehiaketaren irabazleak, 2023

by | Dec 21, 2023

Dagoeneko ezagutzen dira 2023ko edizioko Ideia ekintzaileak dituzten bideo-lehiaketaren irabazleak, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan, eta Egaz Txorierrik kudeatzen duena Politeknika Txorierrirekin lankidetzan.

 

Hauek izan dira aurtengo irabazleak: Sun Case, Greentical eta Furni-car. Sari banaketa egunean jakinaraziko da zein postutan geratu den horietako bakoitza. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko gainerako parte-hartzaileei zuen ideiengatik!!

 

Dakizuenez, sariak txeke formatokoak izango dira, eta produktu elektronikoak kontsumitzeko erabiliko dira. Lehenengoa 500 eurokoa izango da, bigarrena 350 eurokoa eta hirugarrena 150 eurokoa.

 

Sari banaketa 2024ko otsailaren 1ean egingo da, Derioko Kultur Birika Euskadi aretoan, goizeko 10:30etan. Ekitaldian parte hartu duten guztiek dagokien diploma jasoko dute.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Urria 2024
M T W T F S S
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930