Hiru podio egon ziren argi sableekin borroka-txapelketan!

by | Jun 26, 2024

Ekainaren 16an Lezamako frontoian argi sableekin borroka-txapelketa ospatu zen, eta 40 bat pertsona hurbildu ziren ekitaldia ikustera.

Txapelketan Euskal Herriko Ludosport Atlas akademietako kirolari hasiberriek parte-hartu zuten.

Euskal Herrian bi Ludosport akademia existitzen dira, bata Bilbon eta bestea Donostin, eta biak oso gazteak dira:

Bilboko akademia orain dela 7 hilabete zabaldu zen eta Donostikoa denbora gutxiago darama martxan.

Hori dela eta, Txorierrin ospatu den lehiaketan partehartzaileak rango baxuenekoak izan ziren: Novizio (camiseta eta pantaloi beltzadunak) eta Initziato (azpitunika arredunak).

Borroka-rankingean Novizio bat eta bi Iniziato irabazi zuten.

Lehiaketa goizeko 11etatik 15:00etara iraun zuen txapelketa, eta egun berean jokatu ziren kanporaketak, finalaurrekoak eta finala.

Txapelketan hiru ranking egon ziren:

  • Borroka-rankinga: Parte-hartzaileak bere aurkariari kolpea emateko eta puntuak metatzeko trebetazunak baloratzen dira.
  • Estilo-rankinga: Modalitate honetan, zehaztasuna, abiadura eta borrokaldietan erabilitako teknika baloratzen dira.
  • Mixed-rankinga: Estilo-rankingean eta borroka-rankingean lortutako puntuazioak gehituz, puntuazio altuenak baloratzen dira.

Eta ondorengoak izan dira irabazleak:

.     Borroka podiuma                          Estilo podiuma                             Mixed podiuma

                                 

Zorionak irabazleei!!

…eta eskerrik asko parthartzaileei!

 

 

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Iraila 2024
M T W T F S S
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30