Ekainaren 16an Lezamako frontoian argi sableekin borroka-txapelketa ospatu zen, eta 40 bat pertsona hurbildu ziren ekitaldia ikustera.
Txapelketan Euskal Herriko Ludosport Atlas akademietako kirolari hasiberriek parte-hartu zuten.
Euskal Herrian bi Ludosport akademia existitzen dira, bata Bilbon eta bestea Donostin, eta biak oso gazteak dira:
Bilboko akademia orain dela 7 hilabete zabaldu zen eta Donostikoa denbora gutxiago darama martxan.
Hori dela eta, Txorierrin ospatu den lehiaketan partehartzaileak rango baxuenekoak izan ziren: Novizio (camiseta eta pantaloi beltzadunak) eta Initziato (azpitunika arredunak).
Borroka-rankingean Novizio bat eta bi Iniziato irabazi zuten.
Lehiaketa goizeko 11etatik 15:00etara iraun zuen txapelketa, eta egun berean jokatu ziren kanporaketak, finalaurrekoak eta finala.
Txapelketan hiru ranking egon ziren:
- Borroka-rankinga: Parte-hartzaileak bere aurkariari kolpea emateko eta puntuak metatzeko trebetazunak baloratzen dira.
- Estilo-rankinga: Modalitate honetan, zehaztasuna, abiadura eta borrokaldietan erabilitako teknika baloratzen dira.
- Mixed-rankinga: Estilo-rankingean eta borroka-rankingean lortutako puntuazioak gehituz, puntuazio altuenak baloratzen dira.
Eta ondorengoak izan dira irabazleak:
. Borroka podiuma Estilo podiuma Mixed podiuma
Zorionak irabazleei!!
…eta eskerrik asko parthartzaileei!
0 Comments