Gaur, ostirala, parte-hartzaileek azken eguna dute Ezagutu Aukeratzeko programako egonaldietan izena emateko. Egonaldia 2023ko martxoaren lehen astean izango da.
Programa horretan, eskualdeko batxilergoko ikasleek goiz oso bat ematen dute hainbat esparrutako profesionalekin, eta, bertan, eguneroko lana eta lanpostuaren ezaugarriak azaltzen dizkiete, lanbide hori aukeratzera motibatzeko.
Kasu horretan, erreferentziako pertsonak egonaldian egiten dituen jarduera guztietan parte hartuko du, hala nola elkarrizketetan, bileretan, eguneroko zereginetan eta abarretan. Asmoa, beraz, parte hartzen dutenei etorkizuneko bizitza profesionalean baliagarriak izango zaizkien gaitasunak eta trebetasunak lortzen laguntzea da.
Azken urteotan, gero eta jende gehiagok parte hartu du ekimen honetan. Iaz, programak Batxilergoko 1. eta 2. mailako 48 ikasle hartu zituen, eta datorren urtean 70 plazaraino heltzea aurreikusten da Ezagutu Aukeratzeko programan parte hartzen duten ikastetxeen artean.
Otsailaren amaieran, programaren arduradunak banaka bilduko dira ekimenean parte hartuko dutenekin, eta programaren gakoak azalduko dizkiete.
Izena eman dezakezue www.gazteria.eus webgunearen bidez (‘Gure programak’, ‘Ezagutu aukeratzeko’ eta ‘Egonaldiak enpresetan’ ataletara sartuz).
Informazio gehiago eskuratu dezakezue gazteria@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita.
0 Comments