EUROPAKO GAZTEEN MUGIKORTASUNA: ZURE ETORKIZUNERAKO AUKERAK
EUROPAKO GAZTEEN MUGIKORTASUNARI BURUZKO JARDUNALDI informatibo batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, 2023ko azaroaren 16ean izango da, 18:00etatik 19:30era, Euskadi aretoan, KULTUR BIRIKA zentroan (Uribe kalea, 1B, 48160 Derio).
Jardunaldi horretan, Europako gazteen mugikortasunari buruzko esperientzia zehatzen berri emango da eta esperientzia horiek aurkeztuko dira mahai-inguru baten bidez. Mahai-inguru horretan, bereziki 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta bidaiatzeko, ikasteko, praktikak egiteko eta Europan boluntariotza egiteko dauden programak aurkeztuko dira.
Zehazki, mahai-inguruan parte hartuko dute:
-
- EUROPE DIRECT BIZKAIA – Itziar Fernández Marrón.
- EURES Lanbide Bizkaia – Nagore Alberdi Iturriagagoitia
- POLITEKNIKA TXORIERRI – Nazioarteko Harremanen Departamentua.
- EURODESK SAREA – Yasmina Sánchez, KIRIBIL SAREAkoa.
- ELKARTASUNERAKO EUROPAKO KIDEGOA – Italiako boluntario baten esperientzia.
- ERASMUS+ BEKAK – Tokiko ikasle bekadunen esperientzia.
Mahai-ingurua amaitutakoan, bertaratutakoen galderak eta zalantzak argitzeko gune bat egongo da.
Jardunaldian gaztelania erabiliko da.
0 Comments