Errenta aitorpena egiteko epea zabalik! Nola egin badakizu?
Noiz egin behar dut?
Apirilaren 17tik ekainaren 30era.
Beharrezkoa da egitea?
Errenta aitorpena egin beharko duzu…
- 2022an 22.00€-tik gorako diru-sarrerak izan badituzu ordaintzaile bakarrarengandik.
- 2022an 14.000€-tik gorako diru-sarrerak izan badituzu ordaintzaile bi edo gehoagorengandik; baldin eta gainerako ordaintzaileengandiko diru-sarreren batura 1.5000€ edo gehiago den.
*Informatu beste kasu batzuetaz (Gure Gida – Bizkaia.eus)
Nola egiten da?
Errenta aitorpenaren proposamena kontsultatu eta onartu, moldatu edo ukatu.
3 bide daude:
1. DIGITALA: Web orrialdetik edo APP-a erabiliz.
Identifikazio elektronikoa beharrezkoa da (BAK, BAKQ…)
2. TELEFONIKOA: 94 608 3000
Identitatea egiaztatzea beharrezkoa da; errenta gutunan agertzen den Bak kodearen bidez, edo BaK izanez gero, emango dizuten kodearen bidez.
3. PRESENTZIALA: Ogasun eta Gertu bulegoetan
Hitzordua eskatzea beharrezkoa da. Telefonoz (94 406 6600) edo online eskatu
Informazio gehiago: Nola aurkeztu Bizkaia – 2022ko Errenta-aitorpena – Bizkaia.eus
Ezagutzen dituzu desgraba zaitzaketen kasuak?
- Ohiko etxebizitza alokatzeak
- Ohiko etxebizitza erostea
- Etxebizitza-kontua izatea
- Sindikatuei kuotak ordaintzea
- %33ko edo gehiagoko ezgaitasun-maila izatea.
- Beste egoera batzuk. Informatu hemen.
0 Comments