Apirilak 21ean eta 28an… Lander Unzueta, Lur Errekondo eta Tomas Lizarazuren esperientziak ezagutu!

by | Oct 13, 2023

“Aittu!… eta esperientziak ezagutu”


Ei, gazte! Gamming, musikan edo kirolean aritzea gustatuko litzaizuke? Arlo hauetan zure ibilbidea nola hasi ez dakizu?

Hala bada, parte hartu online bidez egingo diren solasaldietan! Gai horietan erreferenteak diren pertsonen esperientziak ezagutuko dituzu:

Ez galdu Lander Unzueta gammerra, Lur Errekondo harrijasotzailea eta Tomas Lizarazu Bulego taldeko abeslaria ezagutzeko aukera!

Zelan parte hartu?


  1. Interesatzen zaizun gaiaren inguruko galdera posibleak pentsatu.
  2. Egunean, online bidez konektatu hizlariaren esperientzia ezagutzeko (10-15 minutu).
  3. Gaiaren inguruan bururatzen zaizkizun galderak egin.
  4. Hitzaldia eta gero, galderak bururatzen bazaizkizu, lasai! Hilabeteko epea izango duzu hizlariei galderak egiteko, www.aittuhitzaldiak.eus webgunean.

Noiz izango dira hitzaldiak?


  • Otsailak 21, 12:30.

    Gaming & streaming: Zer da gamer izatea? Lander Unzuetaren eskutik.

  • Otsailak 28, 12:30.

    Kirola: Kirolak eman didan guztia. Lur Errekondoren eskutik.

  • Otsailak 28, 12:45.

    Musika: Bulegora bidea: nolakoa izan da bidaia? Tomas Lizarazu.

Egun eta ordu hauetan konektatzea ezinezkoa egiten zaizu?

Lasai! webgunean hitzaldien bideoak zintzilikatuko dira. Gainera hilabete batean zehar bertatik galderak egiteko aukera izango duzu.

Hizlariak hobeto ezagutu nahi dituzu?


LANDER UNZUETA. STREAMER-A ETA GAME ERAUNTSIKO KIDEA

Ba al dago inor Youtube-n edo Twitch-en streamer edo gamerren bat jarraitzen ez duena? Seguruenik oso gutxi egongo dira. Urte gutxitan, Youtube eta Twitch gehien erabilitako plataformak bihurtu dira, batez ere gazteen artean. Gero eta gehiago, gure erreferenteak plataforma hauetan dauzkagu eta gero eta gazte gehiagok izan nahi du youtuber edo streamer.
Baina, zer behar da streamer izateko? Zer baliabide ditugu eskura? Zeintzuk dira bideojokoen alderdi on eta txarrak? Streaming-ak egitetik bizi daiteke? Nor hobeto, mundu honetan lan egiten duen pertsona bat baino, galdera hauei erantzuteko.

Lander Unzueta streamer-a eta Game Erauntsiko kidea da. Kazetaria eta bideojokozalea, NES kontsolako Super Mario Bros. 3- rekin murgildu zen mundu honetan eta Nintendo-ren jarraitzaile sutsua da.
2020. urtean Game Erauntsia Euskal Bideojokozaleen Elkartearekin bat egin zuen. Twitch bidez eskaintzen den Naiz Irratiaren saioan zein zuzenekoetan, txapelketetan, tailerretan, hitzaldietan nahiz era guztietako ekitaldietan parte hartzen du. Bukatzeko, hainbat bideojoko euskaratzeaz arduratu da: Super Mario 64, Mario Kart 8 Deluxe, Clone Hero eta beste zenbait titulu gure mintzairan jokatzeko itzulpena gauzatu du kazetariak.

 

LUR ERREKONDO. EL CONQUIS SAIOKO AURKEZLEA

‘Naufragoak’ ETB1eko abenturazko saio berria aurkeztu zuen urte amaieran, eta orain Julian Iantziren ondoan astelehenero ikus dezakegu ‘El Conquistador del fin del mundo’ saioan.
Baina telebistarekin batera kirola ere egon da beti. Goi mailako eskubaloian urteak eman ondoren, lesioek eskubaloia uztera behartu zuten Lur Errekondo, eta harri-jasotzera jauzia egin zuen profesional
gisa lehiatzeko. Zer bizipen utzi dizkio kirolak? Kirolaren mundutik bizitzea posible ote da? Lesionatu ondoren, zer garrantzi hartu zuen ikasketak izatea? Kirolak telebista munduan zer aukera eman dizkio?
Lur Errekondok galdera hauek eta gehiago erantzungo ditu.

Ofizioz Gizarte Hezitzailea da eta Gizarte Langilea izateko ikasten ari da orain. Lurren bizitza kirolarekin egon da lotuta beti. Gurasoen bidea jarraituta, goi mailako eskubaloian aritu zen urtez, baina lesioek
behartuta eskubaloia alde batera utzi behar izan zuen. Harrien munduan murgilduta dabil orain jo eta su.
Eskura etorritako aukerei heltzea gustatzen zaionez Naufragoak abentura saioko aurkezle izan da eta egun “El Conquis” reality ezaguna aurkezten du.

 

TOMAS LIZARAZU. BULEGO TALDEKO AHOTSA

2020an Bulego taldeak bere lehenengo abestia atera zuenetik, taldearen arrakasta handitu besterik ez da egin. Taldeko abeslari Tomasek bidaia hau nola bizi duen kontatuko digu. Nola gogoratzen du hasiera? Nolakoa izan da ibilbidea? Zer behar da musika talde bat sortzeko?
Orokorrean, taldearen musikak oraina bizitzearen garrantzia transmititzen duela esan genezake, izan une zoriontsu bat, une triste bat edo une nostalgiko bat. Musika mundua ulertzeko eta bertan norbera adierazteko modua da eta, horregatik, aukera polita izango da letren azpian dauden balioei buruz hitz egiteko.

Tomas Lizarazu Bulego taldeko ahotsa eta gitarra da. Musikarako zaletasuna txikitatik datorkio. 14 urterekin lehenengo gitarra oparitu zioten eta orduan, mundu berri bat ireki zitzaion. Nolabait orduan hasi zen musika bere erara interpretatzen.
Bulego taldea publikoki aurkeztu eta bete-betean harrapatu zien pandemiak. Haien esku zegoen guztia egin zuten, egoerak ahalbidetzen zuen horretara egokitu eta etengabe gauza berriak sortuz. Orain arte jaso duten erantzuna ezin hobea izan da, eta hilabete haietan guztietan egunero egindako lanaren emaitza.

 

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Azaroa 2024
M T W T F S S
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031