Adingabeen hezkuntza-aukeretan krisiaren eragina txikiagotzen lagundu nahi duzu?
Izena eman eskolaz kanpoko laguntzarako programa komunitarioan: Aukerak suspertzen.
Zer da?
Aukerak Suspertzen eskolaz kanpoko laguntza-programa komunitarioa da, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatua eta Agintzari SCISek garatua.
Gizarte-desabantailan dauden haur eta nerabeei zuzenduta dago: lehen edo bigarren hezkuntzako ikasketak egiten ari diren eta EAEko ikastetxe publiko eta itunduetan dauden ikasle zaurgarriak dira programa honen onuradunak.
Programaren helburua eskolako lanak egiteko beharrak asetzea, gaitasun digitalak eta linguistikoak garatzea eta ikasketa-teknikak ikastea da. Horretarako, gainera, irizpide jakin batzuk betetzen dituzten haur eta nerabeei beharrezko materiala ematen zaie (eskuko ordenagailuak eta konektagarritasuna bermatzeko gailuak).
Zer egingo nuke boluntario lez?
Hezkuntza-laguntza emateaz arduratuko zara. Horrek suposatzen du:
- Erakundeak aurreikusitako prestakuntza-jardueretan parte hartzea.
- Adingabeen harrera eta ezagutzea.
- Adingabeak zailtasunak dituen irakasgaietan laguntzea; ikasten, ulertzen irakasten, material didaktikoak erabiltzen eta teknologiak aplikatzen lagunduz.
- Programako erreferenteekin harremanetan egotea, haiek zure esku-hartzearen jarraipena egingo baitute.
- Ebaluazio-fitxa bat betetzea
Onurarik izango dut?
Bai, komunitateari laguntzeaz gain, diploma bat eskuratuko duzu, zure kurrikuluma aberastuko duzu, eta esperientzia lortuko duzu.
Zelan eman dezaket izena?
- Pozta elektronikoz: aukeraksuspertzen@agintzari.eus
- Telefonoz: 688765408
- Online.
0 Comments