Udaz gozatuz sariak irabazi nahi dituzu?

by | Jun 27, 2024

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean gazteei zuzendutako “Udako erronka osasungarriak” ekimena plazaratu du.

Bizkaiko gazteen artean udan zehar jarduera osasuntsuak sustatzea da ekimen honen helburua.Gazteek 9 ekintza osasungarri bete beharko dituzte erronka gainditzeko eta banatuko diren bi sarien zozketan parte hartzeko.Horrekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko politika publikoei ekarpenak egiteko aukera izango dute inkesta baten bitartez.
.
Zer egin dezaket zozketan parte hartzeko?
.

.

1. Bederatzi erronka bete eta bakoitzeko argazki bat egin.*

2. 6886737133 zenbakiko WhatsAppera argazkiak bidali.

3. Argazkiak bidaltzean jasoko duzun inkesta erantzun.

4.Sarien zozketaren zain egon.

.

..

 

*Irudian agertzen diren erronkak proposatzen dira, baina horietako bi erronken ordez, bururatzen zaizkizun beste bi jarduera osasungarri egin ditzakezu.
.
Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?

  • Bizkaian bizitzea
  • 16-30 urte izatea
  • 2024ko irailaren 10a baino lehen erronkak betetzea.

 

Zer sari irabaz dezaket?

  • Hegaldia parapentean bi pertsonentzat
  • 50€ko bonoa kulturan gastatzeko.

 

Zorte on!

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Urria 2024
M T W T F S S
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031