Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean gazteei zuzendutako “Udako erronka osasungarriak” ekimena plazaratu du.
Bizkaiko gazteen artean udan zehar jarduera osasuntsuak sustatzea da ekimen honen helburua.Gazteek 9 ekintza osasungarri bete beharko dituzte erronka gainditzeko eta banatuko diren bi sarien zozketan parte hartzeko.Horrekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko politika publikoei ekarpenak egiteko aukera izango dute inkesta baten bitartez.
.
Zer egin dezaket zozketan parte hartzeko?
.
.
1. Bederatzi erronka bete eta bakoitzeko argazki bat egin.*
2. 6886737133 zenbakiko WhatsAppera argazkiak bidali.
3. Argazkiak bidaltzean jasoko duzun inkesta erantzun.
4.Sarien zozketaren zain egon.
.
..
*Irudian agertzen diren erronkak proposatzen dira, baina horietako bi erronken ordez, bururatzen zaizkizun beste bi jarduera osasungarri egin ditzakezu.
.
Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?
- Bizkaian bizitzea
- 16-30 urte izatea
- 2024ko irailaren 10a baino lehen erronkak betetzea.
Zer sari irabaz dezaket?
- Hegaldia parapentean bi pertsonentzat
- 50€ko bonoa kulturan gastatzeko.
Zorte on!
0 Comments