www.gazteria.eus herritarren Web Atariaren eta erabiltzaileak erregistratzeko edukien jabetza industrial edo intelektualeko eskubide guztiak (testu, irudi, soinu, audio, bideo, diseinu, sormen eta softwareari dagozkienak) Txorierriko Mankomunitatearenak dira. Administrazioek egin eta zaintzen dituzten dokumentuen berrerabilpena Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeak xedatutakoaren arabera arautuko da.
Erabiltzaileak web atarira sartzeko datuak zaindu eta arduraz erabili behar ditu, eta bere gain bakarrik dago horien babespekotasuna. Erabiltzailea da izapideak egiteko kontu pribatuaren bidez egiten diren jarduera guztien azken erantzulea.
Toki erakundeak ez ditu bere gain hartuko erabiltzaileak hirugarrenei kontura sartzeko datuak jakinaraztearen ondorioz herritarrari bere baimenik gabe ekintzak edo izapideak hasiz eragin diezazkioketen kalteak.
Erabiltzailearen ardura izango da administrazio izapideak egiteko kontura bidaltzen zaion informazioa gordetzea.
Webgune honen bidez ahalik eta zerbitzu onena eskaini ahal izateko eta webgunearen erabilera errazteko, bisitatutako web orri kopurua, bisitari kopurua, webguneko bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna aztertzen dira.
Horretarako, Internet Zerbitzu Hornitzaileak landutako datu estatistikoak erabiltzen dira. Informazio horrekin Herritarren Web Atariaren erabilera maiztasuna aztertzen da konexiorako datuak eta maizen bisitatutako atalak analizatuz. Herritarren Web Atariak erabiltzen dituen aldi baterako cookiak gorde egiten dira konexioak irauten duen bitartean. Konexioa amaitzean, ezabatu egiten dira. Ez dira IP helbideak erregistratzen.
Pribatutasun-politika hau Herritarren Web Atarian aplika daiteke soilik; ez da bermatzen beste webguneetan dauden loturen bidez sartzen bada, ezta webgune honetatik besteetara doazen loturetan ere. Herritarren Web Atarian eskaintzen diren informazio zerbitzuak guztiz doakoak dira. Toki erakundeak edozein unetan zerbitzua aldatzeko edo ezaugarriak ezabatzeko eskubidea dauka.
Herritarren Web Ataria ezin da indarrean dagoen legearen kontrako jarduerak egiteko erabili, eta, bereziki, ezin dira hauek egin, besteak beste.
- Toki erakundearen edo hirugarrenen kontra jokatu.
- Delituzko ekintza diren eduki desegokiak edo legez kanpokoak hedatu, besteak beste: terrorismoaren apologia, programa piratak, haur-pornografia, mehatxuak, iruzurrak, aberasteko piramide-eskemak, birusak, fitxategi akastunak eta mehatxuzko kodea edo toki erakundeari edo hirugarrenei kalte egin diezaieketen ekintzei lotuak daudenak.
- Zerbitzua (zerbitzuari konektatutako sareak edo sarea) kaltetu, desgaitu, gehiegi kargatu edo zaildu, edo edonork zerbitzua erabiltzeko aukera oztopatu.
- Administrazio izapideak egiteko konturen batera baimenik gabe sartzen saiatu: bidegabe sartu, pasahitzak deszifratu edo aipatu ez den beste bideren baten bidez kontura sartu.
- Izapideak egiteko kontua desegokiroi erabili, norberaren helburuak betetzeko.
- Zerbitzua edo zerbitzuaren zati bat merkaturatu edo berriro banatu.