Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Esku-hartze komunitarioko zerbitzuaren barruan, GazteEkin programarekin, gazteen proposamenak entzuten ditugu eta Sondikako gazteen lokal batean horrelako ekintza bat martxan jartzea proposatu zuten.
Txorierriko “GazteEkin Pala-tenis Txapelketa” Apirilaren 16an abiatu zen.
Txorierriko frontoi ezberdinetan 28 partidu jokatu zituzten. Hasteko, 6 bikoteko 2 multzo egon ziren eta multzo bakoitzeko lehengo bi bikoteek aurrera egin zuten.
Beraz, guztira, txapelketan 12 bikotek parte hartu zuten: Larrabetzuko 4k, Zamudioko 5ek, Derioko 1ek, Sondikako 10ek eta beste herrietako 4k. Parte hartzaileen gehienak 25-28 urte bitartekoak izan ziren.
Apirilaren 27an Txapelketaren finala jokatu zen.
Txapelketari bukaera emateko, Zamudion, 30 ikusleren aurrean, Txapelketaren finalaurrekoak eta finalak jokatu ziren. Finalean Castresanak eta Tellituk garaitu zuten (25-17) Mikeltxo eta Mezo bikotea.
Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!
Eta badakizue, gazteentzako ekintza gehiago burutzeko ideiak badituzte jarri gurekin harremanetan kalehetzitzalea@txorierri.eus helbidearen bitartez, edota 747 48 58 98 telefonoan (Josu).
0 Comments