Lanbideak, profesionalek kontatuta

by | Dec 18, 2024

· Txorierriko Batxilergoko 2. Mailako 51 ikaslek hainbat sektoretako karrera eta lanbideei buruzko zalantzak argitu dituzte Gazteriaren lanbide-loturekin. Horietan, Zuzenbideko, Administrazioko, Bioteknologiako, Psikologiako, Medikuntzako, Erizaintzako eta Irakasletzako 7 profesionalek parte hartu zuten.

 

Zaila da karrera? Asko ikasi behar da? Zertan lan egin daiteke gero? Zaila da lana aurkitzea? Gero ikasten jarraitu behar da? Lan-baldintzak hobeak al dira sektore publikoan edo pribatuan?

Txorierri Insitutuan Batxilergoko 2. maila ikasten ari diren ikasleek hainbat profesionaleri bota egin ahal zizkieten galdera batzuk dira. Unibertsitate-karrera aukeratzear dauden gazteak asaldatzen dituzten zalantzek argitu zituzten ikastetxera hurbildu ziren profesionalok, abenduaren 9, 10 eta 11n egindako topaketetan. Besteak beste, haien eguneroko lana nolakoa den, eta hara iristeko egin zuten ibilbide akademikoa zein izan zen azaldu zuten.

51 ikaslek hartu dute parte aurten Gaztedi programaren 7 profesionalekiko konexioak.

Bizkaiko Foru Aldundiko programa horrekin, eskualdean EGAZ Txorierrik kudeatuta, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak gazteei sustatzearen apustuari ekiten dio, haien ibilbide profesionala aukeratzen eta lan-munduan haien lehenengo urratsetan laguntzen.

Aurtengo edizioan, ikasleek hainbat arlotako profesionalekin hitz egiteko aukera izan dute, bai esparru teknologikoan, bai osasunekoan eta bai gizarte-zientzietakoan.

 

Abenduaren 9an, astelehenean, 20 ikaslek Administrazio eta Finantza mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, Estíbaliz Canori esker. Saioa Torre Sondikako Gorondagane eskolako zuzendariak, berriz, Magistaritza eta Pedagogia ikasketeei buruz hitz egin zuen, 19 ikasleren aurrean. Torrek bere ibilbidea nolakkoa izan zen azaldu zien, eta ibilbideak lerro zuzenak ez direla ikusarazi zien. Berak, kazetari gisa hasi zuen bere bizitza profesionala, eta hainbat urtez lanbidean aritu ondoren, bira bat ematea erabaki zuen, eta Magistaritzako ikasketei ekin zien, lan egiten zuen bitartean. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia ere argi utzi zien; izan ere, gaur egun, bera ari da bere prestakuntza osatzen, ikasleei arreta hobea eman ahal izateko ikasketak egiten.

 

Psikologiaren munduak 9 ikasleren interesa piztu zuen, eta Johana Beatorekin elkartzeko aukera izan zuten. Xehetasun praktikoei buruz galdetu zioten, hala nola, karrerako irakasgaiak zer motakoak ziren, kontsulta bat irekitzeko zer pauso eman behar diren, eta agenda pertsonala nola kudeatu. Zalantzak ere zituzten kasu konplexuen aurrean norberaren emozioak nola kudeatzeko moduari buruz, edo bizitza profesionala eta pertsonala nola bereiztekoari buruz, bereziki lagunekin eta senideekin. “Pixkanaka, ditantzia jartzen ikasten duzu; eta kasuak bazter daitezke, baldin eta gainditzen zaituztela sentitzen duzula, ala arlo jakin batzuetan zu baino espezialistagoa den lankideren batek hobetu zaindu dezakeela sentitzen baduzu”, azaldu zien. Halaber, kasu jakin batzuetan talde-lanak duen garrantzia azpimarratu zuen, adibidez, bikote-terapietan, kide batek beste profesional batekin banakako laguntza jasotzen ari bada.

 

Ikerketa zientifikoaren adarrarekiko interesa zuten ikasleek, bestalde, Julen Diazekin hitz egiteko aukera izan zuten. Berak Txorierri Institutuan ikasi zuela kontatu zien, eta azaldu zien nola zen bere ikasketa-aukeraketaren prozesua. Azkenean, Bioteknologiaren alde egin zuen, garai hartan ibiltzen hasi zen unibertsitate-karrera. Gaur egun, Tecnalian egiten du lan Diazek, eta lan egiten duen benetako laborategiko argazkiak erakutsi zizkien, eta egunerokoa nolakoa den azaldu zien. Ibilbide profesionalak ez duela zertan lerro zuzena izan behar ere aipatu zuen, beti baitaudela birorientazioak. Bere kasuan, lan-munduan hasi zen, elikadura-segurtasunaren arloan, baina pere prestakuntza osatzeko falta sumatzen hasi zen. Lehenik, atzerrira joan zen, Global Training beka batekin. Eta itzuli zenean, ikerketa-karreraren aldeko apustua egitea eta doktorego-tesia egitea erabaki zuen. Hitzaldira, 5 ikasle joan ziren.

 

Era antzeko esperientzia azaldu zuen Andoni Ariasek. Osakidetzan hainbat urtez erizain aritu ondoren, medikuntza ikastearekin bateragarri egitea erabaki zuen, eta gaur egun, Oviedon prestatzen ari da MIR azterketa. Konexioa, beraz, online egin behar izan zen, eta 10 ikasle bertaratu ziren. Osasun-adarraren kontestua, Quiron Ospitalean erizain aritzen den Iraia Busquet-en esperientziarekin osatu zen, eta 10 ikasle bertaratu ziren. Zuzenbidearekiko interesa zuten ikasleek (19 guztira), haien aldetik, Ander Castresana abokatuarekin egin zuten bilera. Gaur egun, udaletan egiten du lan, alkate-idazkari gisa.

Profesionalek topaketa mota horien garrantzia azpimarratu dute. Haiei esker, goi-mailako ikasketak aukeratu aurretik, ikasleek aukera dute ikasketok irekitzen dituzten ateak zeintzuk diren ezagutzeko, bai eta lanbideen errealitatea ere. “Ni ikaslea nintzenean horrelako ekimenak egotea oso ondo egongo zen, oso galduta egon zaitezkeelako aukeratzea tokatzen zaizunean”, aiturtu zuen Julen Diazek. Ikasleek aldetik, konexioak oso arrakastatsuak izan dira, eta 10etik 9,32ko batez besteko puntuazioa lortu dute.

 

Profesionalekiko konexioak, Gazteria ekimenaren barruan, Ezagutu Aukeratzeko programaren parte dira. Programa hori, eskualdeko gazteei orientazio akademiko eta profesionala emateko tresna da. Horretarako, ekimen asko eskaintzen dira, besteak beste, hainbat arlotako profesionalekiko mahai sektorialak, bisitak enpresetara, eguneko egonaldiak profesionalekin (haien egunerokoa nolakoa den gertutik ikusteko) eta familiei orientazioa emateko jardunaldia, haien seme-alabei lagun diezaieten haien goi-ikasketak aukeratzen.

 

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Urtarrila 2025
M T W T F S S
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031