Ideia ekintzaileak dituzten bideo-lehiaketaren irabazleak, 2024

by | Dec 20, 2024

Dagoeneko ezagutzen dira 2024ko edizioko Ideia ekintzaileak dituzten bideo-lehiaketaren irabazleak, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan, eta Egaz Txorierrik kudeatzen duena Politeknika Txorierrirekin lankidetzan.

 

Hauek izan dira aurtengo irabazleak: Bastarre Forestry, Speculum eta Revive-3D. Sari banaketa egunean jakinaraziko da zein postutan geratu den horietako bakoitza. Zorionak irabazleei eta eskerrik asko gainerako parte-hartzaileei zuen ideiengatik!!

 

Dakizuenez, sariak txeke formatokoak izango dira, eta produktu elektronikoak kontsumitzeko erabiliko dira. Lehenengoa 500 eurokoa izango da, bigarrena 350 eurokoa eta hirugarrena 150 eurokoa.

 

Adi egon gure webgune eta sare sozialetara, hemen, sari banaketaren eguna, lekua eta ordua jakinaraziko dizuegu eta. Ekitaldian parte hartu duten guztiek dagokien diploma jasoko dute.

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Calendario

Urria 2025
M T W T F S S
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930